Eusko Jaurlaritzak Open data kultura sustatzeko datu irekien ideia eta aplikazio onenentzako 26.000 euroko saria emango du (Gobernu Bilera 2020-07-28)

fotoconsejo.jpg

2020.eko uztailak 28

  • Open data” sarien bidez, aberastasun eta balio soziala sortzeko datuak berrerabili eta kontsumituko dituen pertsona-kolektiboa sortzen lagunduko da
  • Datu irekiak berrerabiltzeko ideiarik onenei eta zerbitzuak, azterlanak, bistaratzeak edo webeko edo mugikorretako aplikazioak hornitzen dituzten bi proiekturik onenei emango zaie saria

Gobernu Kontseiluak, gaur, “Open data” sarien deialdia onetsi du, datu irekiak berrerabiltzeko 4 proposamen onenak aitortzeko. Zerbitzua, azterlana, bistaratzea, web-aplikazioa edo gailu mugikorretarako aplikazioa sortzeko ideia deskribatzen duten bi ideiarik onenak sarituko dira, bai eta zerbitzuak, azterlanak, bistaratzeak, web-aplikazioak edo gailu mugikorretarako aplikazioak ematen dituzten bi proiektu onenak ere, horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako datu irekien katalogoetako datu-multzoak erabiltzen dituztenak.

26.000 EURO

 Open data” sarien hirugarren edizio honetan, Eusko Jaurlaritzak ezagutzera eman nahi du euskal administrazio publikoen datu irekien katalogoak badaudela, horien ahalmena, datu irekien berrerabilera eta horien ondoriozko zerbitzuen sorrera sustatu nahi du eta irekitzeko ahalegin gehiago egiteko kontsumitzaileek gehien eskatzen dituzten datuak zehaztu nahi ditu. Hala, aberastasun eta balio soziala sortzeko datuak berrerabili eta kontsumituko dituen pertsona-kolektiboa sortzen lagunduko da.

Sari horiek hiru foru-aldundien eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako udalen lankidetza dute; izan ere, sarien epaimahaian parte hartzen dute eta hautagaien esku jartzen dituzte beren datu irekien katalogoak.

Eusko Jaurlaritzak 26.000 euro bideratuko ditu lau proposamen onenak ezagutzera:

  • Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia deskribatzen duen proiekturik onena:000 euro
  • Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko ideia deskribatzen duen bigarren proiekturik onena:000 euro
  • Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onena:000 euro
  • Euskadiko datu irekiak berrerabiltzeko bigarren proiekturik onena:000 euro

Hautagaitzak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Pertsona fisiko eta juridiko interesdunek beren proiektuak elektronikoki aurkeztu beharko dituzte, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez.  

EPAIMAHAIA

 Hautagaitza guztiek erabili beharko dute, gutxienez, Eusko Jaurlaritzaren, Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako foru-aldundien edo Bilboko, Donostiako edo Vitoria-Gasteizko udalen katalogoetako datu-multzo bat. Epaimahaia zazpi pertsonak eratuko dute, horietako bakoitza Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien eta Euskadiko hiru hiriburuetako udalen ordezkari legez; epaimahaiak aurkeztutako proiektuen baliagarriatasuna balioetsiko du, etekin ekonomikoa lortzeko duen ahalmena, balio soziala eta publikoa sortzeko duen ahalmena eta haren bideragarritasuna eta erabiltzeko erraztasuna.

OPEN DATA EUSKADI

Open Data Euskadi Euskadin sektore publikoaren informazioa berrerabiltzea sustatzen duen datu irekien ataria da. Zerbitzu horrek datuak zuzenean eskaintzen ditu, transformaziorik eta interpretaziorik gabe, hirugarrenek horien bidez zerbitzuak sortu eta, horrela, administrazio gardena eta irekia lortu ahal izateko.

Eusko Jaurlaritzak proiektu hori 2010ean jarri zuen abian, eta mundu-mailan datu irekien lehen atarietako bat izan da. Gaur egun, 6.000 datu-multzo baino gehiago ditu, balio ekonomiko eta sozial handikoak; besteak beste, estatistikoak, geografikoak, administratiboak, ingurumenekoak, turistikoak eta meteorologikoak.