Eusko Jaurlaritzak, oinarri arautzailearen %100era arte BGAE-en aurrezkiekin osatzeko aukera emango die ABEEE-en eta EEE-en eragina jasaten duten pertsonei, autonomoei barne, berehala hasita

2020.eko martxoak 26

Ogasun eta Ekonomia Sailak eta Euskadiko BGAEek erabaki dutenez, Enplegu Erregulazioko Espedienteak (EEE) eta Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak (ABEEE) pairatu dituzten langileek kobratuko dituzten langabezia-prestazioak osatzeko aukera izango dute une honetatik bertatik aurrera, legeak eskatzen duen urteari itxaron behar gabe, osasun krisiak eta ekonomian dituen ondorioak irauten duten bitartean.

Horien eragina jasaten duten langileen oinarri arautzailea %100eraino BGAEen bidez osatzeko aukera egongo da.

Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren webgunean dago:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/epsv_informacion/es_def/adjuntos/Resolucion-cobro-prestacion-covid-19.pdf

 

Vitoria-Gasteizen, 2020ko martxoaren 26an