Eusko Jaurlaritzak minutu bateko isilunea egin du koronabirusaren biktimak gogoratzeko

Irekia__1_.jpg

2020.eko ekainak 05

Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburu Josu Erkorekak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak, Hezkuntza sailburu  Cristina Uriartek, Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Lan eta Justizia sailburu María Jesús San Josék Covid-19-aren biktimak omentzeko egin den minutu bateko isilunean parte hartu dute gaur eguerdian Lakuan. Gaur amaitzen dira koronabirusaren biktimen omenezko dolu ofizialeko hamar egunak.