Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak % 2,6ko defizita adostu dute 2020rako

2020.eko uztailak 31

Negoziatzen hiru aste eman ondoren, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak % 2,6ko defizita adostu dute EAErentzat 2020rako, jarduera ekonomikoak behera egin izanak diru-sarreretan eragindako murrizketaren eragina aztertu ondoren. Zifra hori iraileko lehenengo hamabostaldian  elkartzekoa den Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan berretsi beharko da, bi gobernuek, eta euren izenean Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak eta Inés Bardón Ogasuneko idazkari nagusiak, izenpetu duten akordioaren arabera, hainbat astetan bi ordezkariek izandako etengabeko elkarrizketen ondoren.

Bestalde, baloratu da Euskal Autonomia Erkidegoan hartzen diren erabakiei egotzi ezin zaizkien aurreikuspen makroekonomikoetan aldaketa nabarmena gertatuz gero, Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren aurrekontu-egonkortasunerako helburu berriak adostu ahal izango direla. Defizit helburuaz gainera, 2020rako % 15,9ko zor publikoa ere adostu dute.

Lortutako akordioaren beste funtsezko gai bat da foru-aldundiak Kontzertuaren Batzorde Mistoan adostutako formularen bidez konpentsatuko direla bermatzea, baldin eta horien diru-sarreren murrizketa euren soberakina edo superabita baino handiagoa bada.