Eusko Jaurlaritzak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegien aurrez aurreko jarduera etetea

HABE.png

2020.eko martxoak 13

Eusko Jaurlaritzak gaur erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko euskaltegi publiko zein pribatuetako aurrez aurreko jarduera etetea, COVID-19aren kutsatzeak eta hedapena saihesteko asmoz. Beraz, erabaki berririk hartu bitartean, etenda geldituko da euskaltegietako aurrez aurreko ikas-jardun oro.

Aurrez aurreko jarduera hauek egun eskura dauden Interneteko baliabideak erabiliz ordezka daitezke, euskaltegi eta ikastaro bakoitzak dituen ezaugarrien arabera. Neurriak euskaltegi pribatuei zein publikoei (udalen menpe daudenak) eragiten die. Gaur arte euskaltegien jarduera ez da eten, jarduera osagarria eskaintzen baitute (akademiak eta bestelako zerbitzuak bezala). Hala ere, euskaltegiek aholku, irizpide eta eskakizun zehatzak jaso zituzten Osasun Sailetik, eta bermatu egin behar zituzten zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izateko.