Eusko Jaurlaritzak aurrez aurreko eskolen etetea luzatu egin du, bestelako abisurik eman arte

Koronabirusa_eu.png

2020.eko martxoak 18

Lerro honen azpian duzue gaur, martxoak 18, ikastetxeetara bidali den gutuna

Hezkuntza-komunitate estimatua:

Joan den astean bidali genizuen EAEko ikastetxe guztietan eskolak aldi baterako etetea zehazten zuen zirkularra. Erabakia modu mailakatuan hartu zen, Osasun Sailaren jarraibideak aintzat hartuz. Hori dela eta, etenaldi hori – 14 egunekoa –  egun desberdinetan amaitzen zen, kasuaren arabera.

Joan den astean bidali genizuen EAEko ikastetxe guztietan eskolak aldi baterako etetea zehazten zuen zirkularra. Lurralde bakoitzaren arabera, etenaldi horren indarraldi batzuk ezarri ziren.

Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskolen aldi baterako etetea beste abisu bat eman arte luzatzen dela.

Halaber, ikastetxeei adierazitako gainerako gidalerroek indarrean jarraitzen dutela egiaztatzen dugu, bai irakaskuntza-jardueraren garapenari dagokionez, bai ikasleei arreta emateari eta familiekiko komunikazioari dagokienez.

Berriro ere azpimarratu nahi dugu osasun-agintarien gomendioak zorrotz bete behar direla, jardueraren normaltasunari ahalik eta lasterren berrekin ahal izateko.

Benetan eskertzen dizuet zuen ulermena eta lankidetza, konpromiso kolektiboa eskatzen duten egoera hauetan.