Eusko Jaurlaritzak 586,7 milioi euroko lehen neurri sorta onartu du

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lehendakariak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak 586,7 milioi euroko lehen neurri sorta bat onartu du enpresentzat.

Joan den asteartean Gobernu Kontseiluak 1.025 milioi euroko funtsa onartu zuen. Koronabirusaren krisiak osasunean, gizartean eta ekonomian eragindako ondorioei aurre egiteko Espainiako Gobernuak hartutako neurrien osagarri den talka-plana da.

586 milioi euro bideratzen ditugu enpresa txiki eta ertainetara eta autonomoetara, honako jarduketa hauekin:

Autonomoentzako laguntzak Lanbideren bidez, autonomoek beren gain hartu behar dituzten kotizazioak eta alokairuak ordaintzeko, negozioak ixteagatiko galeren konpentsazio gisa.