Eusko Jaurlaritzak 350.000 euroko partida onartu du kultur jaialdien programazioa diruz laguntzeko (Gobernu Bilera 2020-07-21)

fotoconsejo.jpg

2020.eko uztailak 21

  • Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren deialdi honen bidez, iaz diziplina desberdinetako 28 jaialdi antolatzen lagundu zen

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 350.000 euroko partida bideratuko du kultur jaialdiak bultzatzeko, iazko kopuru bera. Deialdi honen bidez, musikarekin, literaturarekin, antzerkiarekin, dantzarekin, ikusizko arteekin eta ikus-entzunezkoekin lotutako proposamenak babestuko dira. Iaz, deialdi honen bidez, hainbat kultura-arlotako 28 jaialdi babestu ziren.

Laguntza deialdi hau 2017an berrantolatu zen, eta ekimen pribatuz antolatutako jaialdietara soilik zuzenduta dago; beraz, erakunde publikoek antolatutakoak deialditik kanpo geratzen dira. Aurreko urteetan ez bezala, non deialdia jaialdi txiki eta handientzako atal banatan bereizten zen, aurten deialdia kultura-esparruen arabera banatuko da. Halaber, aurreko edizioarekin alderatuta, berrikuntza nagusietako bat da balorazio-baremoetan garrantzi handiagoa emango zaiola Euskadiko artisten eta konpainien presentziari.

Laguntza hauen azken deialdian, 28 jaialdik jaso zituzten laguntzak. Loraldia Jaialdia (30.774 euro), Zinemakumeak Gara (10.858 euro), Zinegoak Jaialdia (31.284 euro) edo Aitzina Folk (22.400 euro) izan ziren iaz diruz lagundutako jaialdietako batzuk. Era berean, deialdi honetaz gain, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen ditu beste zenbait kultur jaialdi, diru-laguntza izendunen bidez.