Eusko Jaurlaritzak 350.000 euro bideratu ditu abere arraza garbiak hobetzen eta sustatzen dituzten erakundeak finantzatzera (Gobernu Bilera 2020-01-28)

fotoconsejo.jpg

2020.eko urtarrilak 28

  • Emakume Nekazarien Estatutua betez, ez zaie laguntzarik eta dirulaguntzarik emango beren zuzendaritza organoetan emakumeak ez dituzten elkarteei.
  • Kalitateko abeltzaintzarako eta landa inguruneko biodibertsibitaterako laguntza bat dira, Nekazaritzako Elikagaien Balio Kateko funtsezko oinarriak baitira.

 2020an Euskal Autonomia Erkidegoan abere arraza garbien elkarte eta erakundeak diruz laguntzeko osotara eta gehienez ere bideratuko diren 350.000 euroko dirulaguntzak deitzeko Ekonomiaren gehienez ere Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak eman duen Dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, bere azken bileran. Emakume Nekazarien Estatutua betez, dirulaguntza horiek ez zaizkie emango beren zuzendaritza organoetan emakumeak ez dituzten elkarteei.

Hobekuntza programak gauzatuz (kontserbazioa edo hautaketa), arraza hedatuz eta bultzatuz eta errendimenduen kontrola eta balorazio genetikoaren ebaluazioa eginez, arraza garbien liburu genealogikoak kudeatzen dituzten abeltzaintza elkarteentzat dira laguntzak.

Era berean, elkarte horiek lortutako emaitzen zabalkundea egin eta abereak eta abereen produktuak saltzen lagundu behar dute, ekoizpen eraginkorragoa lortzea eta abeltzaintzako ustiategiak errentagarriago egitea ahalbidetuta, programa berritzaileak eta teknologia berriak apurka-apurka aplikatuz. Euskal Autonomia Erkidegoko landa guneak eta mendiko nekazaritzakoak garatzen eta bultzatzen ere laguntzen dute.

AEPEren esparruan

Laguntza horiek Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetzak kudeatzen ditu, eta Nekazaritzako elikagaien balio katea, hau da, kalitateko abeltzaintza, biodibertsitatearen zaintza eta elikadura osasuntsua eta iraunkorra ere babesteko politikaren barruan sartzen dira, horiek dira-eta Abeltzaintza eta Elikaduraren Plan Estrategikoak (AEPE), legegintzaldi honetan eremu horietako jarduerek jarraituko dituzten ildo nagusiak markatzen dituen planak, jasotzen dituen funtsezko oinarriak.

Hauek dira lagundu ahal izango diren gastuak: 

  • Abereen lehiaketak antolatzea eta horrelako lehiaketetan parte hartzea.
  • Liburu genealogikoak sortzea eta zaintzea
  • Ganaduaren kalitate genetikoa eta errendimendua egiaztatzeko probak 

Eskaeren aurkezpena eta balorazioa

Deialdi honetako laguntzak eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita. Bide elektronikotik aurkeztuko dira. Eskaera, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako dokumentuak izapidetzeko zehaztapenak helbide honetan daude eskuragarri:

http://www.euskadi.eus/ayudas_appa/ (gaztelania)

http://www.euskadi.eus/laguntzak_naep/ (euskara)

Zuzkitutako 350.000 euroak diruz lagundu daitezkeen elkarte onuradun guztien gehieneko gastuetarako nahikoa ez badira, dirulaguntza hainbanatuko da Legean aurreikusitakoaren arabera.