Eusko Jaurlaritzak 2.400.000 euroko diru-laguntza deialdia onartu du 2020-2022 aldirako, kultura-ondarea baliarazi eta zabaltzeko (Gobernu Bilera 2020-7-7)

fotoconsejo.jpg

2020.eko uztailak 07

  • Laguntzen edizio honek aurrekoan baino 300.000 euro gehiagoko aurrekontua izango du; aurrekoaren bidez 19 proiektu diruz lagundu ziren.

Eusko Jaurlaritzak 2.400.000 euroko diru-laguntza deialdia onartu du, gaurko Gobernu Kontseiluan, 2020-2022 aldirako kultura-ondarea baliarazteko eta zabaltzeko. Diru-laguntza lerro hau zuzenduta dago udalei eta beren kultura-ondarea baliarazteko eta zabaltzeko proiektuak bultzatzeko interesa duten eragileei. Aurtengo edizioan 300.000 euro gehiagoko aurrekontua izango du deialdiak.

Diru-laguntza deialdi honen barruan, bi diru-laguntza lerro bereizten dira:

  • Euskal kultura-ondarea babestu, aberastu, babestu eta sustatzeko diru-laguntzak.
  • Kultura-ondareari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak idazteko eta aldatzeko laguntzak.

Aurreko diru-laguntza deialdiaren bidez, mota horretako 19 proiekturi eman zitzaien laguntza. Besteak beste, honako proiektu hauek lagundu ziren: Begoña lurmuturreko (Getxo) galeriei balioa ematea, Jaizkibelgo dorrea (Lezo) finkatzea eta horri balioa ematea, Olabarrietako burdinolaren (Sopuerta) zaharberritzea edo Basagaingo herrixka gotortuari balioa ematea.