Eusko Jaurlaritzak 160.000 euro bideratuko ditu euskal kultura-ondareari buruzko ikerketa-proiektuak laguntzera (Gobernu Bilera 2020-07-21)

fotoconsejo.jpg

2020.eko uztailak 21

  • Aurreko deialdiaren bidez, 12 ikerketa-proiektu babestu ziren, besteak beste, Gerra Karlistetako gudu-zelaiei eta ikus-entzunezko euskal ondareari buruzkoak

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 160.000 euroko partida bideratuko du 2020. eta 2021. urteetan euskal kultura-ondarea babesteko ikerketa-lanak egitera. Gobernu Kontseiluak gaur onartutako deialdi honen bidez, ikertutako ondarea ikusarazten eta zabaltzen lagunduko duten ikerketa-proiektuak babestuko dira.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren mendeko Euskal Kultura Ondarearen Zentroa arduratzen da laguntza hauek sustatzeaz, euskal kultura-ondarearen inguruko ikerketan interesa duten ikertzaileei baliabideak eskainiz kultura-ondarearen ikerketa-lanak egin ditzaten.

Kultura-ondarea ikertzeko aurreko diru-laguntza deialdiaren bidez, 12 ikerketa-proiekturi eman zitzaien laguntza ekonomikoren bat. Ekimen gehienek 12.500 eta 13.500 euro arteko laguntza jaso zuten. Gerra Karlistetako gudu-zelaiak, Gasteizko San Bizente gazteluko arkeologia, Frantziako artxiboetako ikus-entzunezko euskal ondarea edo Euskadiko lehen 'intra ecclesiam' hilerriak izan ziren ikertutako eremuetako batzuk.