Eusko Jaurlaritzak 16 milioi euro gehiago onartu ditu GLLetarako. Beren zuzkidura 43,5 milioi eurokoa izango da, guztira (Gobernu Bilera 2020-04-07)

fotoconsejo.jpg

2020.eko apirilak 07

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duenez, 16 milioi euro gehiago bideratuko dira Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Gizarte-larrialdietarako Laguntzentzako (GLL) aurreikusia duen zuzkidurara. Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak 43,5 milioi euro emango dizkie, guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko udaletxeei.

Hasiera batean gizarte-larrialdietarako laguntzentzat aurreikusia zegoen 27,5 milioi euroko diru-saila eskasegia dirudi Covid-19aren pandemiak eta horren ondoriozko alarma-egoerak sortu duten osasun-larrialdiaren eskutik eskariek bizi izan duten hazkundeari erantzuteko. Egoera honek guztiak eragin larria izan du, biztanle askoren bizitzako baldintzak dezente kaskartu baititu. Horrek, aldi berean, hazkunde esanguratsua ekarri du larrialdiko ekonomia-egoerei dagokienez.

GLLen xedea da etxebizitzaren mantentzeari eta jantzi, hezkuntza, prestakuntza eta osasun-arretari dagokienez dauden funtsezko beharrei loturiko gastu guztiak estaltzea. Finean, bizitzaren oinarrizko beharrak asetzeko beharrezkoak diren gastuak dira. Familiek oinarrizko gizarte-zerbitzuen bitartez eska ditzakete laguntzak eta udaletxeek Jaurlaritzaren aurrekontu osotik dagokien zati proportzionala jasoko dute, jarraian gizarte-egoera ahulenean bizi diren biztanleen artean banatzeko.

Zuzkidura handitzeko onartu diren 16 milioi horiek honela banatuko dira, lurraldeka:

  • Arabako Lurralde Historikoa: 522.070 euro
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoa: 073.548 euro
  • Bizkaiko Lurralde Historikoa: 404.382 euro