Eusko Jaurlaritza eta Elkargik presazko finantzaketa-lerroa ireki dute enpresa txiki eta ertainentzat eta autonomoentzat

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, funtsezkoa da ezohiko neurriak ezartzea aparteko ezaugarriak dituen egoera ekonomiko eta sozial batean. Hori dela eta, 25 m/€-ko mailegu zuzenetarako premiazko finantzaketa-lerro bat aktibatu du Elkargirekin batera, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko, Finantzen Euskal Institutuaren (FEI) bidez.

Helburua da osasun-krisiaren inpaktua arintzen saiatzea, eta euskal enpresa txiki eta ertainen, mikroenpresen, autonomoen eta saltokien altxortegia kolapsa dezakeen finantza-eragina arintzen saiatzea. Hartara, erabilgarri badago likidezia-tentsioak estaltzeko finantzaketa hori.