Eusko Jaurlaritza 50 bat euskal herritarrekin harremanetan dago Perutik, Filipinetatik eta Maltatik Euskadira itzultzen saiatzeko

2020.eko martxoak 18

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak gaur jakinarazi duenez, hainbat herrialdetan harrapatuta geratu diren berrogeita hamar bat euskal herritarrekin harremanetan dago, batez ere Perun, Filipinetan eta Maltan, Covid 19 krisiaren ondorioz herrialde askok mugak itxi ostean.

Marian Elorzak azaldu duen bezala, Eusko Jaurlaritza jakitun da egoera horrek sortzen duen larritasun- eta antsietate-sentsazioaz, eta pertsona horien eta gaian eskumena duten enbaxada eta kontsulatuen arteko zubi-lana erraztu nahi du.

Ildo horretan, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak Eusko Jaurlaritzak kanpoan dituen ordezkaritza guztiak aktibatu ditu, krisi global honek harrapatuta dituen pertsona guztiei laguntza eman diezaieten.