Euskal Estatistika Batzordea eta Euskal Estatitistika Kontseilua-ren osoko bilkura

Foto_2_Consejo_150120.JPG

2020.eko urtarrilak 15

EUSKAL ESTATISTIKA KONTSEILUAK ONIRITZIA EMAN DIO 2020KO URTEKO ESTATISTIKA PROGRAMAREN DEKRETU PROIEKTUARI

  • 2020ko Programak 210 estatistika-eragiketa biltzen ditu, eta 20 milioi euroko kostua du

Euskal Estatistika Kontseiluak 2020ko Urteko Estatistika Programaren Dekretu Proiektuaren aldeko txostena egin du. Proiektua Eustatek aurkeztu du, 2020ko urtarrilaren 15ean, asteazkena, Gasteizen egindako bilkuran.

Euskal Estatistika Kontseilua kide anitzeko organoa da, estatistikak egiten dituzten organoak eta gizarte-eragileak daude ordezkatuta bertan, eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk zuzentzen du. Estatistikak egiten dituzten organoen artean, Eustatez gain, honako hauek daude: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Eudel (euskal udalerrien ordezkari gisa). Gizarte-eragileen artean, unibertsitateak, merkataritza-ganberak, enpresa-konfederazioak, sindikatuak, Legebiltzarra, Batzar Nagusiak, kontsumitzaileen elkarteak eta Emakunde daude ordezkatuta.

Urteko estatistika-programak estatistika-planak garatzeko eta gauzatzeko tresnak dira, eta Eusko Jaurlaritzak onartzen ditu Dekretu bidez. Estatistika-eragiketen zerrenda eta beren indarraldian garatu beharreko horrelako beste jarduketa batzuk biltzen dituzte.

2020ko Urteko Estatistika Programaren Proiektuak gaur egun indarrean dagoen planean (hots, Eusko Legebiltzarrean 2019ko ekainean Lege bidez onartutako 2019-2022 aldiko Euskal Estatistika Planean) aurreikusitako jarduketak garatzen ditu.

Urteko Estatistika Programaren Proiektuaren elementu nagusia 2020. urtean egin beharreko estatistika-eragiketen 210 fitxak dira. Fitxa bakoitzak honako informazio hau jasotzen du: helburu orokorrak, erakunde arduraduna, erakunde parte-hartzaileak, lurralde-esparrua, emaitzak zabaltzeko aldizkakotasuna, hedapen-egutegia, informazio-unitateak, informatzaileak eta aurrekontua.

2020ko Programaren guztizko kostua 19,7 milioi euro da. Gasturik handiena Eustatek hartuko du bere gain (guztizko kostuaren % 74,6), eta, haren atzetik, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak (% 5,7), Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (% 5,5) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak (% 5,4).

2020ko Programak 210 estatistika-eragiketa biltzen ditu, eta Eustati 113 dagozkio. Sailei dagokienez, eragiketak honela banatuta daude:

 

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza: 22 eragiketa
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak: 20 eragiketa
  • Osasuna: 12 eragiketa
  • Kultura eta Hizkuntza Politika: 11 eragiketa
  • Enplegua eta Gizarte Politikak: 10 eragiketa
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua: 6 eragiketa
  • Ogasuna eta Ekonomia: 4 eragiketa
  • Lana eta Justizia: 4 eragiketa
  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa: 4 eragiketa
  • Segurtasuna: 4 eragiketa