Euskadiren agendak proiektu ugari erakutsi ditu gaur Fitur-en

selfie.jpg

2020.eko urtarrilak 23

Gaur aurkeztu da eskualdearteko “GATURI” proiektu gastronomikoa, euskal agendaren ekitaldi nagusia FITUReko bigarren egunean

Gainera, instituzioen, lurraldeen eta udalerrien ia dozena bat aurkezpen hartu ditu Euskadiko standak

Gaur goizean “GATURI” proiektua aurkeztu da, Fitur azokan Nafarroak duen standean. “GATURI, Gastronomia eta Nekazaritzako Elikagaiak nazioarteko helmuga turistiko bakarraren alde”, erakusleiho bat izango da mundura, Pirinioetako bi aldeetan proiektuan parte hartzen duten bost lurraldeena: Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Pays Basque eta Bearno.

POCTEFA ekimen bat da (INTERREG V-A programa Espainia-Frantzia-Andorra) Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) batera finantzatua, eta joan den ostegunean, urriaren 16an, izan zen aurreneko bilera proiektua ezagutzera emateko, bi lurraldeetako ordezkariak bertan zirela.

 

GATURIren helburu nagusia da enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzea eremu mugakideko turismoaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetan, betiere “Helmuga Bakar” bat eraikita eta merkaturatzeko eta nazioartekotzeko estrategiak batera diseinatuta.

 

Gaurko bileran hauek parte hartu dute: Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialaren kontseilaria; José Ignacio Castresana, Errioxako Gobernuko garapen autonomikoaren kontseilaria; Harkaitz Millán Etxezarreta, Basquetourreko zuzendaria; Ana Beriain, Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkarteko presidentea; Juan Manuel Intxaurrandieta Salaberria, INTIAko gerentea (sozietate publikoa, Landa Garapena eta Ingurumena Sailera atxikia, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoan integratua) eta Olga Irastorza, Bihartean Merkataritza Ganbera Mugakideko zuzendaria, CCI Bayonne Pays Basque eta CCI Pau Béarn ganberak ordezkatuz.

 

Era berean, azokaren bigarren egunean, Euskadiko standa berriro ere izan da elkargunea herrialdeko helmuga desberdinetan datozen urteotan ekingo zaien jardueretan interesatuta dauden sektoreko profesionalentzat.

“Araba, helmuga inklusiboa” bisitariei lurraldea helmuga irisgarri gisa aurkezteko proiektu bat da, eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena Saileko foru diputatu Cristina Gonzálezek parte hartu du aurkezpenean, baita bi pertsonak ere, ikusmen edo mugimen urrikoek, beren esperientzia kontatzen turista gisa.

“Arabako eta Vitoria-Gasteizko Enbaxadoreak” da lurraldeak aurkeztu duen beste proiektua, aldi honetan, Turismoko sailburu Sonia Pérezen eta Gasteizko Udaleko alkateorde eta Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zinegotzi Maider Etxebarriaren eskutik. Arabak eta Gasteizek "enbaxadore" berriak izendatuko dituzte; telebistaren munduarekin zerikusia duten eta Gasteiz eta Araba zuzenean ezagutzen duten izen handiko profesionalak izango dira, eta bertako erakargarritasun turistikoak ezagutzera emateaz arduratuko dira.

“El silencio de la ciudad blanca” ibilbidea, sei etapakoa, Eva García Sáenz de Urturiren nobela garatzen den lekuetatik igarotzen dena, Basquetourrek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztu dute, eta “Vitoria-Gasteiz, helmuga turistiko adimenduna”, Basquetourrek. Hala, horiek izan dira Euskadiko standean gaur aurkeztutako Arabako beste bi ekimenak.

Bizkaia lau proiekturekin aurkeztu da, Getxon eta Enkartazioetan garatuko direnekin. “Deapie, ibilbide autogidatuak Getxotik” ibilbide kultural batzuk dira, udalerriko arkitekturan eta paisaian oinarrituak, eta Getxo eta bertako jendea ezagutzeko aukera ematen dute herriarekin lotura berezi bat duten 14 pertsonaiaren historiaren bitartez.

Balmasedak, bere aldetik, bere sustapen turistikoaren klasiko bat berreskuratu du, “putxerak”, bertako alkate Aitor Larrinagaren eskutik jakiteko zer diren eta zertan den “putxeren” nazioarteko lehiaketa (aurten mende erdi betetzen du) baita motibo horrekin egingo diren ekitaldien agenda ere.

Baina eskualde enkartatuak bi ekimen turistiko gehiago aurkeztu ditu: “Enkarterri Bike”, produktu turistiko berri bat, Bizkairoute enpresak merkaturatua, eta “Pozalagua-Karrantza: gure lehenaldi industriala eraldatzen”, Pozalagua kobatik gertu dagoen harrobian eta inguruetan azken urteotan ekin zaion eraldaketa esplikatzen duena.

Azkenik, Tolosan eta Hondarribian oinarritu du Gipuzkoak bere aurkezpenen agenda. Olatz Peón alkateak, besteren artean, “TOPIC, txotxongiloen mundu magikoa” aurkeztu du, zentroaren 10. urteurrena dela eta; Hondarribiaren kasuan, bertako alkate Txomin Sagarzazuk azaldu du “Musika re klabean” kontzertuen programa, Erdi Aroko 11 hiri eta herritan garatuko dena, turistak musikaz gozatu dezan Erdi Aroko inguruetan.

Bihar, ostirala "azokaren azkeneko eguna publiko profesionalarentzat" jarraituko dute aurkezpen-ekitaldiek Euskadiko standean.