Euskadin ikasten ez dauden 15 eta 24 urte bitarteko gazte langabeen portzentajea Espainiako eta Europar Batasuneko batezbestetik behera dago

Argitalpen-data: 

2019an, hau da, Covid-19k sortutako pandemia baino lehen, Euskadiko 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 7,2 ez zeuden ikasten, ezta lan egiten ere, beraz, langabezian zeuden eta ez zuten inolako formazio-ekintzarik egiten.

Portzentaje hori Espainian, batez beste, jaso zena (% 12,2) baino txikiagoa zen; izan ere, autonomia erkidego guztien artean Euskadik zuen portzentajerik txikiena. Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeekin konparatuz gero ere, Euskadikoa batezbestekoaren azpitik dago (% 10,1 da Europako batezbestekoa).

Gainera, 2015 eta 2019 urteen arteko bilakaerak erakutsi digu ikasten ez zeuden langabeen ehunekoa bi puntu baino gehiago murriztu dela lau urteko epe honetan.

Ikasten ez dauden 15 eta 24 urte bitarteko langabeen portzentajearen bilakaera, Euskadin, Espainian eta 27 herrialdeetako Europar Batasunean

Gazteen Euskal Behatokiak egin du azterketa hau eta horretarako Eurostatek, Europako Bulego Estatistikoak, argitaratutako eskualdeetako estatistikak hartu ditu oinarri.