Euskadiko standa, onena Fitur 2020an

stand_004.jpg

2020.eko urtarrilak 24

  • Fitur azokako epaimahaiak Euskadiri eman dio stand onenaren saria Instituzioen eta Autonomia Erkidegoen kategorian.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak bere poza adierazi du Euskadiren standari emandako sariagatik: Fitur 2020ko stand onena Instituzioen eta Autonomia Erkidegoen artean. “Epaimahaiak aintzatetsi egin du Euskadik egindako apustua iraunkortasunaren alde eta horren erakusgarri izan da iraunkortasuna eskaintzara egokitu izana: askotarikoa, oparoa, kalitatekoa eta berritzailea, gune profesionala bultzatu izateaz gainera”.

Nazioarteko Turismo Azoka garrantzitsuenetako bat den honen oraingo edizioan, Euskadik aurkeztutako standak hainbat berritasun erakutsi ditu, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lerro estrategikoekin lotuak.

Lehenik, iraunkortasuna, standaren sorkuntzatik hasita;Euskadi helmugaren aurkezpen-txartel bat daazaldu du sailburuak. Material birziklatuekin eta ekologikoekin diseinatutako stand bat, non kartoia den protagonista, espazio iraunkor eta arduratsu bat sortzeko, Basquexperienceren irudi eta espiritu berria barnean hartzen duena bere forma kurbatuetan eta eskultura moduan ageri diren baliabideen hiru dimentsioko erreprodukzioekin.

Gainera, enpresen lan-eremuak leku nabarmen eta handiago bat hartu du standaren plazaren erdi-erdian, helburutzat hartuta profesionalei estaldura eta bileretarako eta kontaktuetarako agenda hobea ematea, epaimahaiak balioetsitako alderdia, alegia.

Sailburuak gogora ekarri duen bezala, standak Euskadiren irudia islatzen du ingurune atsegin, iraunkor, dibertsifikatu batean, berrikuntzaren eta sormenaren irudi berri batekin, autentikotasunarekin eta tradizioekin bat eginda.Hiru egunez elkarren segidan egin dira bertan euskal lurralde guztien eskaintzaren aurkezpenak, baita aurkezpen-eskaera egin duten Euskadiko hirienak eta herrienak ere, eta sektoreko profesional eta enpresa ugarik bisitatu dute. Asteburu hau azken publikoari dago zuzendua, eta milaka bisitari etortzea espero da, beraz.