Gainera, gazteak dira beren inguru hurbileko norbait gaixotu ahal izateak gehien kezkatzen dituenak
Euskadin 18 eta 29 urte bitarteko bost gaztetik batek dio oso kezkatuta dagoela Covid-19aren hedapenagatik (% 21). Beste % 60k nahikoa kezkatuta dagoela adierazi du, eta % 19k, ordea, ez dagoela oso kezkatuta edo ez dagoela batere kezkatuta esan du

Oso kezkatuta daudela adierazi dutenen portzentajeak gora egiten du, adinean gora egin ahala.

Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratutako datuak oinarri hartuta
Gazteak dira norbera gaixotu ahal izateagatik kezka txikien duen adin taldea baina, beren inguru hurbileko norbait gaixotu ahal izateak gehien kezkatzen dituenak.

Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratutako datuak oinarri hartuta
Horren arrazoia honetan datza. Gazteen % 15ek soilik uste du Covid-19az gaixotuz gero, horrek oso ondorio larriak edo nahikoa larriak izango lituzkeela bere osasunarentzat. 65 urtetik gorakoen artean, aldiz, gehienek uste dute beren osasunarentzako ondorioak oso larriak edo nahikoa larriak izango liratekeela (% 61).
Azaldutako datu guztiak ‘Euskadiko herritarrak Covid-19 pandemiaren aurrean’ ikerketatik datoz. Ikerketa hori Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egin zuen urriaren 13 eta 17 bitartean, hau da, alarma-egoera ezarri baino lehen. Ikerketa burutzeko 1430 pertsona elkarrizketatu zituen telefonoz eta horietatik 172 lagun 18 eta 29 urte bitarteko gazteak ziren. Gazteen Euskal Behatokiak gazte horiei dagozkien datuak aztertu ditu, bai eta beste adin taldeei dagozkienekin alderatu ere, eta gazteen laginari dagokion lagin-errorea % + 7,5ekoa dela ohartarazten du.