Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2021ko kartela diseinatzeko lehiaketa

Argitalpen-data: 

.

Kartel lehiaketa 2021. Euskadiko Gazteak LankidetzanLehiaketaren oinarriak

Zu izan zaitezke Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2021 programaren kartelaren egilea eta trukean aparteko bidaia bat irabazi dezakezu.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarekin bat datorren kartel bat egiteko ideiaren bat baduzu, parte hartu. Kartelaren konposizioa piktorikoa, fotografikoa, digitala eta abar izan daiteke.

Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kartela aukeratzeko orduan.

Lanak aurkezteko epea:

2020ko urriaren 21etik azaroaren 21era, bi egunak barne.

Zer bidali:

  • Irudia: ilustrazioa, konposizioa edo argazkia programa irudikatzeko, JPG, SVG, AI... formatuan, 70 x 50 cm-ko neurriekin, bertikalean edo horizontalean, eta inprentan erreproduzitzeko adinako kalitatearekin.
  • Leloa: Lelo bat proposatu behar duzu. LELOA EZ DUZU IRUDIAN TXERTATU BEHAR, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu  dezakezu leloa.
  • Leloa zein bestelako logoak ez dira irudian agertu behar. Irabazle suertatzen den kartelaren maketazioa geuk egingo dugu, lelo eta logoekin.
  • Izen emate orria (DOC) bidali behar duzu zure datuekin beteta.

Aukerakoa:

  • Leloa: Lelo bat proposatu ahal izango duzu. LELOA EZ DUZU IRUDIAN TXERTATU BEHAR, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu dezakezu leloa.
  • Parte-hartzaileak bere kartel-proposamenean, honako testu hau txertatu ahal izango du: "Euskadiko Gazteak Lankidetzan/ Juventud Vasca Cooperante 2021"

Saria:

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako *herrialde batera.

* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du, 2021ean Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta joan-etorriko hegazkin txartela izango da saria. Joan den urteetako herrialdeak honako hauek izan ziren: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Paraguai, Peru.

Noiz erabili saria:

Bidaia txartela 2021ko azaroaren 30era arte erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleak hautatu ahal izango dituelarik.

Baldintzak:

  • Lehiaketan parte hartzeko unean 18-30 urte bitartekoa izatea. 
  • Euskadin erroldatuta egotea.
  • Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake.
  • Lehiaketan sarituriko kartela, 2021ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa iragartzeko erabiliko da, euskarri ezberdinetan.
  • Lanak originalak izango dira.
  • Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.

Lanak nora bidali:

Kartelen irudiak eta izen-emate orria honako posta elektronikora bidali behar dira: gazteaukera@gmail.com
Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elektroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera.