Euskadiko eta, oro har, Europako biztanleriaren batez besteko adina ez da batere gaztea

Argitalpen-data: 

Euskadiko biztanleriaren batez besteko adina Europako eta Espainiako batez bestekoen gainetik dago baina, hala ere, ez da biztanleria zaharrena duen Espainiako autonomia erkidegoa

2019an Europar Batasuna osatzen zuten herrialdeetan bizi zen biztanleriaren batez besteko adina 40 urtetik gorakoa zen; 43,3 urtekoa, hain zuzen ere.

Batez besteko adinarik zaharrena Italiak zuen (46,7 urte), eta ondoren Alemaniak (46,0 urte). Aitzitik, Irlanda (37,7 urte), Zipre (37,7 urte) eta Luxenburgo (39,5 urte) dira 40 urtetik beherako batez besteko adina duten Europar Batasuneko herrialde bakarrak.

Euskadiko biztanleriak Italiakoak bezalako batez besteko adina du (46,7 urte), beraz Italiarekin batera Europako buruan dago, bitanleria zaharkituari dagokionez.

Herrialde bakoitzeko biztanleriaren batez besteko adina 2019an (urtetan)

Espainiako biztanleriaren batez besteko adina 44,0 urtekoa da, hau da, Europako batez bestekotik altuxeagoa. Eta Espainiako autonomia erkidegoen artean Asturiasek (49,6 urte) eta Castilla-Leónek (48,8 urte) dituzte batez besteko zaharkituenak. Bestalde, Zeutan eta Melillan, bakarrik, biztanleriaren batez besteko adina 40 urtetik beherakoa da (37,2 urte eta 34,2 urte, hurrenez hurren).

Autonomia erkidego bakoitzeko biztanleriaren batez besteko adina 2019an (urtetan)

Ikus dezakegunez, Euskadi Espainiako batez bestekotik gora dago, Euskadiko biztanleriaren batez besteko adina 46,7 urtetakoa baita, baina ez da erkidegorik zaharkituena. Hori bai kantabrikoko erkidegoek, oro har, dute biztanleria zaharrena.

Euskadiko lurraldeen artean Bizkaia da zaharkituena, bere biztanleriaren batez besteko adina 47,3 urtetakoa baita; hala ere, ez dago alde handirik hiru lurralde historikoen artean.

Azken bost urteetako joerak adierazten digu biztanleria zahartu egin dela hiru lurraldeetan.

Euskadiko eta lurralde historikoetako biztanleriaren batez besteko adinaren bilakaera 2014tik 2019ra (urtetan)

Baina zifra horiek munduko batez bestekotik azkoz gorago daude. Nazio Batuen Erakudearen (NBE-ONU) datuen arabera, 2015ekoak, munduko biztanleriaren batez besteko adina 29,6 urtekoa zen, baina alde handiak zeuden kontinenteen artean. Afrikako batez bestekoa 19,7 urtekoa baino ez zen; Europakoa, aldiz, 40 urtetik gora zegoen (42,5 urtekoa, hain zuzen ere). Bestalde, Latinoamerika eta Karibeko batez bestekoa 31,0 zen eta Ipar Amerikakoa, aldiz, 38,6. Azkenik, Asiaren batez bestekoa 32,0 zen eta Ozeaniakoa 33,4 urte.

Munduko biztanleriaren batez besteko adina 2015ean (urtetan)

Aurreko datuak Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu eta horretarako Europako Bulego Estatistikoaren (Eurostat) eta Nazio Batuen Erakundearen (NBE-ONU) datuetan oinarritu da.