Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente berria izendatzea

2020.eko abenduak 04

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Maite Alonso Arana Euskadiko Eskola Kontseiluko Presidente izendatzen duen Agindua argitaratu du gaur. Aurrez zeregin hori bete duen Nelida Zaitegi de Miguelen lekukoa hartzen du honela Alonsok.

Maite Alonso Arana, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua (Psikologia Klinikoa Atala) eta Irakasletzan diplomatua (Zientziak), Hezkuntza sailburuorde izan zen aurreko legealdian, eta Euskadiko Eskola Kontseiluko presidente izan zen 2013-2017 aldian. Alonsok ibilbide luzea egin du hezkuntza-arloan: irakasle lanetan; bederatzi urtez zuzendari Getxoko Hezkuntza Berriztatzeko eta Prestakuntzarako Laguntza Zentroan (Berritzegunean), eta baita Hezkuntzako ikuskari gisa ere. Maite Alonso Arana Hezkuntza Administratzaileen Europako Forumeko presidentea ere izan da.

Euskadiko Eskola Kontseilua, unibertsitatez besteko irakaskuntzako programazio orokorrarekin zerikusia duten gizarte eragileek parte hartzeko organo gorena da, bai eta Eusko Jaurlaritzak hezkuntza-arloan proposatu beharreko araudiari buruzko kontsulta eta aholkularitzarako organo gorena ere. Besteak beste, honako eginkizun hauek ditu Euskadiko Eskola Kontseiluak: EAEn irakaskuntza arautzen duten arauen aurreko irizpenak egitea, irakaskuntzaren egoeraren inguruko txosten orokorra burutzea, eta bere ekimenez egoki deritzon beste edozein txosten osatzea.