Euskadiko Berreskurapen eta Erresilentzia Programa gauzatzeko, koordinatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko Sailen arteko Batzordearen Eraketa"

2020.eko azaroak 17

 

EUROPAKO FUNTSEI BURUZKO EUSKADI NEXT PROGRAMA GARATZEAZ ARDURATUKO DEN SAILEN ARTEKO BATZORDEAREN LEHENENGO BILERA

 

Gaur arratsaldean eratu da Euskadiko Erresilientzia Suspertzeko Programa (PRRE 2020-2023) –Euskadi Next– egiteko, koordinatzeko, gauzatzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko Sailen arteko Batzordea. Programa horrek integratuko ditu EBn aurkeztu beharreko susperraldi eta erresilientzia planari dagokionez EAEri dagozkion ekintzak, eta Ekonomia Suspertzeko eta Enplegua Sustatzeko Berpiztu Programaren osagarri izango da.

Sailen arteko Batzordeak lehengo bilera egin du gaur, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikita dago eta Jaurlaritzako sail guztietako ordezkariek osatzen dute. Batzordeburua Hernando Lacalle Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu sailburuordea da, eta mahaikide gisa batzordeko idazkari lanak ere egingo dituen Jordi Campás Ekonomia eta Plangintza Zuzendariak eta Yurdana Burgoa Kabineteko Zuzendariak ere hartu dute parte, beste batzuen artean

Elkarrizketarako mekanismo horren ardura da 2020-2026 aldirako planteamendu estrategikoak eta dagozkien jarduketak jasotzea, eta baita jarduketa horiekin batera egin daitezkeen lege- eta arau-erreformak eta Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (MRR) eta REACT-EB izeneko kohesio-ekimenaren irizpideei erantzuten dieten jarduketa guztiak ere.

Batzordeak, solaskidetzarako eta proposamenak integratzeko eredua ezarriko du Euskadiko beste administrazio publiko batzuekin, gizarteko solaskideekin eta maila anitzeko sektore eta kolektiboekin, ekimenak koherenteak izan daitezen, onar daitezen eta Euskadi Next arrakastaz gauzatu ahal izan dadin. Era berean, programa gauzatzearen jarraipena eta ebaluazioa ere egingo du, eta emaitzak betetzen direla bermatzeko horiek aldizka berrikusi ahal izateko jarraipenerako mekanismoa ezarriko du.

Datozen egunetan, Ekonomia eta Ogasun Saileko arduradunak hiru Foru Aldundiekin, hiru hiriburuetako udalekin eta EUDELekin bilduko dira. Era berean, Pedro Azpiazu sailburuak agerraldia eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzatik gauzatu nahi den planteamenduaren berri emateko.

Euskadi NEXT izenekoan jasotzen diren proiektuak herrialde-estrategiekin lerrokatuta egongo dira, eta, aldi berean, Batzordeak 2020-2026 aldirako ezohiko funtsez baliatzeko ezartzen dituen irizpideei erantzun eta egungo eta etorkizuneko gure beharrei erantzun beharko diete, bideragarriak izan beharko dute (Europar Batasunak markatutako eremuekin eta etorkizuneko jasangarritasunerako beharrezkoak izango diren baliabideekin lerrokatuta), ikuspuntu teknikotik egingarriak izango dira, eta 2026ko abendua baino lehen gauzatu beharko dira, Batzordeak eskatzen duen bezala. Horrez gain, neurgarriak ere izan beharko dira (emaitzari eta eraginari buruzko adierazle argiekin).

 

 

 

Vitoria-Gasteizen, 2020ko azaroaren 17an