2019-2020 ikasturtea bukatu berri dela eta, Gazteen Euskal Behatokitik hezkuntza-emaitzei eta berrikuntzari buruzko datuak aztertu ditugu, bai eta Euskadiko gazteen eta Europar Batasuneko herrialdeetako gazteen artean alderatu ere.
Zehazki, bi adierazle hauek aztertu ditugu: hirugarren mailako ikasketen titulazioa (goi-mailako lanbide zikloa, unibertsitateko gradua, graduondoa, masterra edo doktoretza) duten 25 eta 34 urte bitarteko gazteen portzentajea eta graduaturiko doktore berrien tasa adin-tarte horretako (25-34 urte) mila pertsonako.
Datu horiek Eustatek (Euskal Estatistika Erakundea) kaleratzen duen Europako Berrikuntza Adierazleen Panelaren barruan daude. Europako Berrikuntza Adierazleen Panelaren (EIS) helburu nagusia EBko estatuen berrikuntzaren emaitzaren konparaziozko analisia egitea da, baita ere ikerkuntza eta berrikuntza sistemen indar eta ahuleziak ezagutzea. Panela osatzen duten 27 adierazleetatik gazteriarekin zuzenean lotutako biak hartu ditugu.
2018an 25 eta 34 urte bitarteko gazteen erdiak baino gehixeagok hirugarren mailako ikasketen titulazioa zuen (% 51,2).
Zifra hori 2018an Europar Batasuna osatzen zuten 28 herrialdeen batez bestekoa (% 40,0) baino nabarmen handiagoa zen; bakarrik Ziprek (% 58,5), Irlandak (% 56,2), Lituaniak (% 55,6) eta Luxenburgok (% 53,7) baitituzten Euskadik baino ehuneko handiagoak.

Bestalde, 25 eta 34 urte bitarteko mila pertsonako graduaturiko doktore berrien tasa Euskadin 2017an (azken datu eskuragarria) ‰ 3,47 zen.
Tasa hori Europako batez bestekoa (‰ 1,3) baino askoz altuagoa da, Europako herrialde guztien tasen gainetik baitago.

Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, Eustaten datuak (Europako Berrikuntza Adierazleen Panelarenak) eta Eurostaten datuak (hezkuntzari buruzko estatistikak) oinarri hartuta
