Euskadiko 16 eta 24 urte bitarteko gazteen taldea da bere etxebizitza eta ingurua hobekien baloratzen duena, 0 eta 10 artean 7,42ko batez bestekoa ematen baitiete gazteek

Argitalpen-data: 

Konfinamenduan etxebizitzaren ezaugarriek balio berezia hartu dute. Hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokitik Euskadiko gazteak zenbateraino dauden pozik beren etxebizitzekin adierazten dituzten datu batzuk azalduko ditugu. Datu horiek Eustaten (Euskal Estatistika Erakundea) webgunean kontsultatu ditugu.

Eustatek burutu zuen 2019ko Norberaren Ongizate Inkestaren (leiho berri batean irekitzen da) (NOI)arabera, 16 eta 24 urte bitarteko gazteen erdiak poztasun-maila handia du bere etxebizitza eta inguruarekiko (% 49,6). Oso antzeko portzentaje batek erdiko poztasun-maila adierazi du (% 49,1), eta bakarrik % 1,3k du poztasun-maila txikia. 25 urtetik beherako gazteek beren etxebizitza eta inguruari ematen dioten batez bestekoa 0 eta 10 arteko eskalan 7,42koa da, beste adin-taldeek emandakoa baino altuxeagoa.

Euskadiko biztanleria bere etxebizitza eta inguruarekin duen poztasun-maila, adin-talde handien arabera (%)

Bestalde, 2014tik 2019ra izandako bilakaerak erakusten digu beren etxebizitza eta inguruarekiko poztasun-maila handia duten 25 urtetik beherako gazteen ehunekoa zertxobait handitu dela (% 45,8tik % 49,6ra) eta, horren ondorioz, batez bestekoa ere pixka bat handitu egin dela (7,24tik 7,42ra).

25 eta 34 urte bitartekoen artean gehiago nabaritu da igoera hori, beren etxebizitza eta inguruarekin pozik daudenen ehunekoa ia hamar puntu igo baita, % 39,9tik % 48,6ra eta, horrekin batera, batez bestekoa 7,08tik 7,36ra pasatu da.

16 eta 34 urte bitarteko gazteek beren etxebizitza eta inguruarekin duten poztasun-mailaren bilakaera