Euskadik koronabiruseko 372 kasu berri ditu
2020.eko martxoak 22
- 12 hildako gehiago zenbatu ziren atzo eta guztira, 40 pertsona osatu dira
- Gaur, 20:00etan, Gurutzetako Ospitalea urdinez argiztatuko da profesionalei eskerrak emateko
97 pertsona hil dira, dagoeneko, Euskadin, koronabirusaren eraginez, atzoko 20:00ak arte 12 heriotza gehiago izan ondoren.
Euskadin 372 COVID-19 kasu berri erregistratu dira. Hala, kutsatutakoak 2.097 dira guztira (horietatik 812 ospitalizatuta daude). Sendatutako pertsonak, berriz, 40 dira gurean.
Kutsatuen kasuei dagokienez, hauxe da banaketa lurraldez lurralde:
- ARABAN, 912 kasu zenbatu dira, eta horietatik 326 ospitalizatuta daude.
- BIZKAIAN 860 lagun daude kutsatuta, eta horietatik 375 ospitalizatuta.
- GIPUZKOAN 325 positibo daude, eta horietatik 111 ospitalizatuta daude.
Guztira, koronabirusa detektatzeko 6.220 proba egin dira Euskadin. Horrek esan nahi du Eusakdin milioi biztanleko batez beste 2.842 proba egin direla.
|
Martxoaren 21eko eguneratzea |
Kasu positibo berriak |
Pertsona ospitalizatuak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
|
ARABA |
111 |
326 |
60 |
912 |
|
BIZKAIA |
209 |
375 |
24 |
860 |
|
GIPUZKOA |
52 |
111 |
13 |
325 |
|
GUZTIRA EUSKADI |
372 |
812 |
97 |
2.097 |
Informazio gehiago datuen buletinean: https://bit.ly/3dl4gF9
Nabarmentzekoa da gaur igandea, martxoak 22, arratsaldeko 20:00etan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko eskailera kiribila urdinez argiztatuko dela Osakidetzako profesional guztien lana eskertzeko.