Euskadik 63.401 PCR proba egin ditu azken aste honetan, eta 3.245 kasu positibo detektatu ditu

2020.eko irailak 24

Irailaren 14tik 20ra bitarteko astean, Euskadin 63.401 PCR proba egin dira, guztira, eta Covid-en 3.245 kasu positibo detektatu dira.

Lurraldeen arabera, positibo-kopuru handiena Bizkaian egon da (1.492 kasu), gero Gipuzkoan (1.118 kasu) eta, ondoren, Araban (483 kasu). Horiez gainera, bizilekua Euskaditik kanpora duten beste 152 kasu ere egon dira.

 Oro har, Euskadiko intzidentzia metatua jaisten ari da azken 14 egunotan. Hala azaldu du, gaur arratsaldean, prentsaurrekoan, Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programako koordinatzaileak.

Azken asteko txostena: 

 

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/24_septiembre_Boletin-semanal.pdf