Euskadik 332.991 PCR proba egin ditu, eta 19.158 kasu positibo antzeman ditu epidemiaren bigarren olatuan

2020.eko irailak 06

Uztailaren 6tik irailaren 3ra bitartean, Euskadik 332.991 PCR proba egin ditu, eta proba horietan 19.158 kasu positibo antzeman ditu. Gainera, COVIDa zuten 96 pertsona hil dira denbora horretan. Hildakoak hil aurreko azken bi hilabeteetan infekzioa zuten pertsonak dira, eta horien heriotzaren arrazoi zuzenak, beraz, ez du zertan COVIDa izan.  

Horiexek dira Osasun Sailak eta Osakidetzak epidemiaren bigarren olatua deitu den honetan COVIDak duen bilakaera aztertzeko egin duten txostenetik ateratzen diren ondorioetako batzuk.

Txosten horren arabera, hiru lurralde historikoetan behera egin du intzidentziak azken 7 egunotan, eta Euskadiko hiru hiriburuetan egoera egonkortu egin bada ere, beste udalerri batzuetan intzidentziak gora egiten jarraitzen du.  Aldi berean, behera egin du azken egunotan hautemandako positiboen ehunekoak ere, egin diren PCR proba guztien % 6,6 izanik.  

Txosten osoa hemen ikusi dezakezu.

 

EGUNEKO COVID DATUAK

Atzo, 7.218 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 608 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 94 Araban, 324 Bizkaian, 188 en Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 36 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 47 pertsona ZIUn daude.

 

"OHARRA: Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.