Europako AZEB Proiektuak AZEB Learn atera du, bere e-learning plataforma, sektoreari Energia-kontsumo Ia Nuluko Eraikin ESKURAGARRIAK sortzen laguntzeko.

AZEB Learn plataformaren helburua eraikuntza sektoreko bezero eta profesionalei laguntzea da, Energia-kontsumo Ia Nuluko Eraikin (EKINE) eskuragarriak gara ditzaten. On-line prestakuntza-plataforma berri honek behar diren ezagutza eta tresnak urratsez urrats motako egitura baten biltzen ditu eta horrek erraztasunak ematen ditu EKINE eskuragarria lortzeko.

Europako AZEB Proiektuak AZEB Learn atera du, bere e-learning plataforma, sektoreari Energia-kontsumo Ia Nuluko Eraikin ESKURAGARRIAK sortzen laguntzeko.

Interesa duten pertsonak une honetatik bertatik has daitezke ingelesez dagoen doako lehen ikastaroarekin; ikastaroaren ardatza EKINE Eskuragarrietarako AZEB Ibilbide-orria, horri lotutako baliabideak eta beste ezagutza gehigarri batzuk dira. AZEB Learn AZEB (Affordable Zero Energy Buildings) Proiektu Europarraren emaitza nagusietako bat da; VISESA proiektuko bazkideen artean dago.

Gaur egun ez dago nolabaiteko ezagutza espezializaturik sektorean, eta horrek zaildu egiten du EKINE eskuragarriak eta kalitate handikoak garatzea. 2021etik aurrera, Energia-kontsumo Ia Nuluko Eraikinak eraikitzeko Europako legeria berriak ezagutza berri horiek eskuratzea sustatuko duela espero da. Halaber, gaur egungo egoeran lehentasuna du distantzia soziala deritzonak eta horrek aukera ematen du urrutiko ikaskuntzako aukerak tresna telematikoen bidez gehiago aprobetxatzeko. AZEB Learn, beraz, une egokian dator. Plataforma hori Europako 6 herrialdetako 8 erakundek 3 urtez elkarlanean egindako lanaren emaitza da. AZEB metodologiaren helburua sektoreari milioika euro aurreztea da, Europan kostu-efektiboko EKINEentzat eskuragarri dauden soluzio ugari eskaneatu, aztertu eta probatzean eta onenak AZEB ibilbide-orrian integratzean. Horrek - EBren laguntzarekin- energia, erosotasun eta errentagarritasunari dagokionez errendimendu handia bermatu eta diru gutxiagorengatik balio handiagoa lor dezaketen EKINE proiektuak orokortzea sustatzen du.

AZEB Learn-en egitura eta edukia

AZEB Learn-ek Energia-kontsumo Ia Nuluko Eraikin baten alderdi garrantzitsu guztiak estaltzen ditu, hura ezartzeko iradokizun praktikoekin, AZEBi lotutako erakunde esperientziadun eta ezagunen informazio-iturriekin osatuta. Prestakuntza-edukian sartzen dira diseinuari, instalazioei, energia berriztagarriko iturriei, abian jartzeko eta komisariotza prozedurei, kontratazioari, learn prozesuen eta praktiken hobekuntzari, proiektuen kudeaketari eta abarri buruzko ezagutzak; hori guztia EKINE ikuspegiarekin. Esperientzian oinarritutako ezagutza praktiko eta tekniko pila horrek abangoardiako edukia bermatzen dio erabiltzaileari.

Material didaktikoak arreta berezia eskaintzen die EKINE proiektu baten kostuei eta horien optimizazioari. AZEB metodologia baliozkotu duten azterketa-kasuen adibideak ere badaude, eraikinen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-errendimenduan eragin nabarmenak dituztenak.

AZEB Learn-ek ingurune atsegina aurkezten du eta erraza da nabigatzea ikuspegi orokorretik xehetasunik zehatzenetara eta alderantziz. Erabiltzaileak bere ezagutzak probatu ditzake ebaluazio-test txikien bidez. Eta epe luzean, sektoreko lankide eta adituen online komunitate bat prest egongo da lineako galdera espezifikoei erantzun pertsonalizatuak emateko. Prestakuntza-material gehigarriak ere gehitzen dira, hizkuntza gehiagotan, ordainpekoak eta doakoak.

Dagoeneko doako kontu bat sor dezakezu hemen: https://azeb.eu/learn.

Proiektu europarra amaitu egiten da, AZEBek aurrera jarraitzen du.

Europar Batasunaren proiektua 2020ko maiatzean osatuko da, baina AZEBek aurrera jarraitzen du. Proiektuaren bazkide liderra, DNA in de Bouw herbeheretarra, e-learning plataformaren jabea da, eta bere fundazioak, KERN Knowledge Institute for Energy-Neutral Building-ek, kudeatzen du. KERNek doako online prestakuntzaren garapena eta ziurtagiriak online lortzeko ordainketa-programak koordinatzen ditu, bai eta horien marketina eta salmentak ere. Horrez gain, AZEB partzuergoko beste bazkide batzuek DNArekin lankidetzan jardun dezakete ikastaroak garatu eta emateko. AZEB ziurtagirien lehen online programa 2021ean abiaraztea itxaroten da. Nazioarteko aholkularitza ere eskainiko du AZEBek EKINE eskuragarriak lortzearen ondoreetarako.

On-line ezagutzak lortzeko denbora eta balizko finantza-inbertsioa erraz berreskuratuko dituzte AZEB Learn enpresaren erabiltzaileek, enpresek eta bezeroek, proiektuak hobeto inplementatuz eta euren Energia-kontsumo Ia Nuluko Eraikinetan errentagarritasuna hobetuz. Gaur egun merkatuan ez dago honekin konparatzeko moduko irakaskuntza-metodo eta -materialik.

AZEB eta VISESAri buruz

VISESA Eusko Jaurlaritzaren mendeko sozietate publikoa da, babes publikoko eta hiriak birgaitzeko/berritzeko etxebizitzak sustatzeko; VISESA AZEB: Affordable Zero Energy Buildings Europako Proiektuaren partzuergoko kide da. Espainia, Italia, Bulgaria, Alemania, Frantzia eta Herbehereetako zortzi bazkide elkarlanean aritu dira 2020. urtearen erdialdera arte Energia-kontsumo Ia Nuluko Eraikinen kostuak murrizteko metodologia integrala garatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu www.azeb.eu.

Horizonte 2020 Programa

AZEBek Europar Batasunaren Horizonte 2020 ikerketa- eta berrikuntza-programaren finantzaketa jaso du, 754174 zenbakidun kontratuarekin.