Euroeskualdeak inkesta bat egingo du Covid 19k mugak ixtearen eragina ezagutzeko

eurorregion.jpg

2020.eko ekainak 08

Galdetegi honen helburua muga itxieraren ondorioak ikertzea da, hala biztanleriarengan nola Euroreskualdean proiektuak dituzten bazkideengan ere. 

COVID-19aren krisiak eragindako egoerak mugaz gaindiko proiektuak eta harremanak zein mailatan eragin dituen ezagutzeko, Euroeskualdeak galdetegi bat ireki du. Galdetegi honen emaitzak ekaina bukaeran ezagutuko dira, abian diren proiektu-multzoak lehenbailehen berpizteko eta mugaren itxierak hiritarrengan eta eragileengan izan dituen kalteak ahalik eta gehien murrizteko txosten baten argitaratzearen eskutik. 
 
Azken bost urteetan, Euroreskualdeak bere jardueraren emendatze nabarmen bat bizi izan du, Akitania-Berria, Euskadi eta Nafarroako lurraldeen arteko proiektu eta elkarlanak arlo ezberdinetan bermatu baitira: formakuntza, berrikuntza, ikerketa, mugikortasuna eta garraioa, enplegua, kultura, kirola, laborantza, besteak beste. 
 
Izan ere, hiru lurraldeen arteko proiektuetan parte hartu duten erakunde eta bazkide publiko zein pribatuen kopurua esponentzialki handitu da. Hartara, mugaren itxierak eragin duen egoera ezagutzea eta zein heinetara egoera horrek proiektuak eta proiektuetako bazkideen parte-hartzea arriskuan jar ditzakeen jakitea ezinbestekoa zaigu. 
 
Mugaren itxierak gaurdaino eragin duen egoeraren jakitun (harreman ekonomiko, kultural, familiar, sozial eta abarren gelditzea), Euroeskualdeak online galdetegi bat ireki du testigantza hauek batu eta mugaz gaindiko bizimoduaren errealitatea ezagutu eta ulertzeko asmoz. 
 
Mugako eta mugaz gaindiko herritarrek beren bizipenak honako galdetegi honetan adierazi ahalko dituzte.
 
Emaitzak uztailaren hasieran argitaratuko den txosten batean aurkeztuko dira. Galdetegia betetzeko epea ekainaren 14a da.