Etxebizitza Sailak lursail bat erosi dio Orioko Udalari, alokairuko babes ofizialeko 48 etxebizitza eraikitzeko (Gobernu Bilera 2020-12-22)

2020.eko abenduak 22

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburuari Orioko Udalaren jabetzako partzela baten erosketa formalizatzeko, Gipuzkoako herri horretan alokairuko babes ofizialeko 48 etxebizitza eraiki daitezen. 

Lursailak —2.041 m²-ko azalera— Munto zonako 8. sektorean daude, eta Udalari 541.424 euro ordainduko zaio lursail horien truke. 

Joan den urtarrilaren 8an, Udalak eta Iñaki Arriolak zuzentzen duen sailak udalerri horretan alokairuko etxebizitza babestuen eraikuntza sustatzeko lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, eta lankidetza-hitzarmen horren emaitza da honako eragiketa hau. Partzelak alokairuko babes ofizialeko 48 etxebizitza hartuko ditu, solairuartea, hiru goi-solairu eta teilatupea duen eraikin batean. 

Visesa, etxebizitza sustatzeko enpresa publikoa, arduratuko da eragiketa kudeatzeaz. Eraikuntza-proiektua datorren urteko lehen hilabeteetan kontratatuko da, obrak lizitatu eta 2022an has daitezen.