Etxean mugitzeko materiala

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Etxean mugitzeko materiala

Badirudi koronabirusaren ondorioz etxean ariketak egiteko denbora izango dugula. Sarrera honen bitartez eta barietatearen printzipioa jarraituz (ariketa bakoitzean eragiten duten parametro ezberdinekin jokatzea), etxean daukagun edo sortu dezakegun material ezberdinekin ariketak egiteko proposamena luzatu nahi dizuegu.

INDAR ARIKETAK

Zintzilikatzeko ariketak

Zintzilikatzeko sokak oso interesgarriak dira gorputzaren oreka lantzeko.  Etxean edozein atetan jarri dezakegu, eta hainbat ariketa ezberdin egiteko aproposa da. Bideo honetan adibide bat etxean egiteko.

Trapuak edo eskuohialak 

Bideoan ikusten den bezala trapuak irristatzeko aukera ematen dute eta hainbat ariketa egin daitezke, beti ere, gorputzaren erdigunea bere lekuan mantentzen.

Kettlebell 

Kettlebellak material bereko heldulekua duten zirkulu itxurako burdin pisuak dira. Tresna hau entrenamendu programa desberdinetan erabil daitekeen aliatu onenetarikoa bihurtu da giharrak tonifikatzeko eta fitness errutinen kalitatea hobetzeko. Etxean Kettlebelak egiteko aukera dago eta gorputzaren atal ezberdin lantzeko aukera asko daude artikulu honetan ikusi al den bezala.

ARIKETA LEUNAK 

Erratz-makila

Egun hauetan, etxea garbitzeko erabiltzeaz gain, erratz-makila mugikortasuna lantzeko eta indarra lantzeko oso material interesgarria izan daiteke.

Tenis pilotak

Entrenamenduaren zati oso garrantzitsua errekuperazioa da eta horretarako masajeak pilotekin egitea oso lagungarria izan daiteke artikulu honetan azaltzen den bezala.