ETE-ei, mikroETE-ei eta autonomoei finantza laguntza emateko programa 1.000m/"-raino handitzea onetsi du Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2020-05-19)

fotoconsejo.jpg

2020.eko maiatzak 19

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur enpresa txiki eta ertainei, mikroETEei eta autonomoei laguntzeko finantza programa handitzeari. Gauzatu beharreko maileguen kopurua 1.000M/€-raino helduko da, 6 hilabeteko likidezia eta zirkulagarriaren finantzaketa beharrei erantzuteko. Horrela, maileguen interesak eta abalen kostuak betetzeko 39,4M/€-ko diru-laguntzak eta konpromisozko kredituak sortzea baimendu da gaur. Konpromisozko kreditu horiek Eusko Jaurlaritzak hartuko ditu bere gain 2020. eta 2025. urteen artean.

 ELKARGI SGRn bitartez egituratuko den finantzaketa horrek aipatutako enpresen eta autonomoen egiturazko gastu finkoei eman gura die estaldura, enpresa sarean duten garrantzia, ekoizpen jarduera osoan duten eragina, eta handizkako finantzaketa merkatuetara edo kreditu erakundeen maileguen lerro tradizionaletara iristeko ahalmen erlatibo txikiagoa dutela kontuan hartuta.

Onuradunak:

a) Baldintza hauek betetzen dituzten Euskadiko ETEak:

  • 250 langile baino gutxiago izatea.
  • Urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
  • Adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen beste enpresa batek edo batzuek, zuzenean edo zeharka, ETE horren %25eko edo gehiagoko partaidetza ez izatea.

b) Euskadiko norbanako enpresariak (mirkoETEak) eta autonomoak:

  • Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian alta emanda egotea.
  • PFEZari lotetsitako jarduera ekonomikoetatik edo profesionaletatik etekinak lortzea.

Maileguen zenbatekoak:

  1. 000€-1.000.000€ ETEentzat.
  2. 000€-100.000€ MikroETEentzat eta profesional autonomoentzat.

Finantza eragiketak:

  • Tresna: mailegu amortizagarria.
  • Interes tasak: %0, Eusko Jaurlaritzak diruz laguntzen baititu.
  • Mailegu eragiketen epea: 5 urte (urtebeteko gabezialdia, nahi izanez gero)
  • Euribor aplikagarriarekiko diferentziala: %0,50
  • Likidazioaren aldizkakotasuna: hiru hilabetez behin.
  • Komisioak: 0€. Mailegu hartzaileak mailegua aurretik kitatu edo amortizatu ahal izango du, inolako kosturik gabe.

Abalen kostua eta baldintzak:

  • Gauzatze komisioa eta azterketa komisioa: gauzatutako abalaren %0,25, behin bakarrik ordaindu beharrekoa.
  • Abalaren komisioa: %0,75 urtean. Komisio horrek Eusko Jaurlaritzaren %50eko diru-laguntza izango du.
  • ELKARGIk ez du inolako komisio edo gastu gehigarririk aplikatuko.

 

Informazio gehiago eta eskari inprimakiak helbide honetan:

www.euskadi.eus – Ogasun eta Ekonomia Saila- Finantza Politika Zuzendaritza- Finantzaketa Lerroak