Ertzaintzaren helikoptero batek min hartu duen mendizale bat erreskatatu du Lekanda mendian

Foto_para_Irekia.jpg

2020.eko azaroak 22

Ertzaintzaren helikoptero batek eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteek harri bat erorita dirudienez orpazurda hautsi duen mendizale bat erreskatatu dute Gorbeako Mendilerroan dagoen Lekanda mendian, Orozkoko udal-barrutian. Erreskatatu ondoren, Galdakaoko ospitaleko heliportura eraman dute.

Gaur goizeko bederatziak eta laurdenean, berriemaile batek SOS-Deiak/112 zerbitzura deitu du lagun bati harri bat hanka gainera erori zaiola, eta orparzurda hautsita izan zezakeela eta ezin zela ibili esanez.  

Horren aurrean, eta adierazitako lekura beste inola ere ezin zenez iritsi, larrialdietako zerbitzutik Ertzaintzaren helikoptero bat eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko talde bat bidali dituzte. Lesioa izan duen mendizaleari buruzko informazioa telefono bidez eman dioten Osakidetzako mediku batek baloratu ondoren, bideragarritzat jo da helikopteroan Galdakaoko ospitalera eramatea.

Horrela, handik minutu batzuetara iritsi da helikopteroa zauritua zegoen lekura, eta erreskatatu ondoren adierazitako ospitalera eraman du. Goizeko hamarrak eta laurdenean, ospitalera iritsi direnean, amaitutzat eman da larrialdia.