Ertzaintzaren helikoptero batek Luiandoko pista batean motor batek harrapatu dituen bi pertsona erreskatatu ditu, eta gidariak ihes egin du.

Luiando.jpg

2020.eko azaroak 21

Ertzaintza enduroko motor baten gidariaren bila ari da, gaur eguerdiko ordu bata inguruan bi pertsona harrapatu baititu Luiandon, San Lorenzo inguruko baso-pista batean, eta ondoren ihes egin baitu. Biktimak Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu ditu, eta Galdakaoko ospitalera eraman ditu.

Gaur eguerdiko ordu bata inguruan, larrialdietarako SOS Deiak 112 zerbitzuari jakinarazi diote bi pertsona harrapatu dituela enduroko motor batek Luiandon, San Lorenzo inguruko baso-pista batean, eta biak zaurituta geratu direla. Lurretik bertara iristea zaila izanik, erreskateaz arduratu den Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak bidali ditu bertara, bai eta Osakidetzako osasun-baliabideak ere, eta helikopteroak biktimak erreskatatu eta Galdakaoko ospitalera eraman ditu.

Larrialdietako baliabideak istripua gertatu den lekura iritsi direnerako, motor-gidaria alde eginda zegoen, eta, dirudienez, zaurituei esan die laguntza bila zihoazela, baina ez da itzuli. Oraingoz ezin izan da gidaria identifikatu, eta herritarren laguntza eskatzen da, beraz. Informazioren bat izanez gero, 112 telefono-zenbakira deitzeko eskatu du Ertzaintzak.