Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 412 isun jarri zituzten atzo, ostirala, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

28_PUBLICACI_N_DATOS_ACUMULADOS_2020-03-28.jpg

2020.eko martxoak 28

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, ostirala, martxoak 27, beste 412 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 214 pertsona zigortu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 198. Bestalde, 2 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, ostirala, 2.598 pertsona identifikatu zituen eta 3.294 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 214 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 1 pertsona atxilotu zuen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 908 pertsona identifikatu zituzten, 2.540 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 198 isun jarri zituzten atzo, ostirala, egunean zehar.  Horrez gainera, 1 pertsona atxilotu zuten.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.