Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 378 isun jarri zituzten atzo, larunbata, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

2020.eko apirilak 26

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, larunbata, apirilak 25, beste 378 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 168 pertsona zehatu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 210.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, larunbata, 808 pertsona identifikatu zituen eta 1.166 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 168 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.271 pertsona identifikatu zituzten, 1690 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 210 isun jarri zituzten atzo egunean zehar. 

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.