Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 299 isun jarri zituzten atzo, ostirala, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

2020.eko apirilak 25

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, ostirala, apirilak 24, beste 299 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 123 pertsona zehatu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 176. Bestalde, 5 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Prentsa bulegoa

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, ostirala, 684 pertsona identifikatu zituen eta 1.197 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 123 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 2 pertsona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.201 pertsona identifikatu zituzten, 2.302ibilgailu geldiarazi zituzten eta 176 isun jarri zituzten atzo, ostirala, egunean zehar. 

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.