Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 291 isun jarri zituzten atzo, osteguna, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

PUBLICACI_N_DATOS_ACUMULADOS_2020-04-24.jpg

2020.eko apirilak 24

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, osteguna, apirilak 23, beste 291 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 121 pertsona zehatu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 170. Bestalde, 13 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, osteguna, 623 pertsona identifikatu zituen eta 1.065 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 121 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 13 pertsona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 1.384 pertsona identifikatu zituzten, 2.534 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 170 isun jarri zituzten atzo, osteguna, egunean zehar.

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.