Ertzaintzak eta Udaltzaingoek beste 271 isun jarri zituzten atzo, astelehena, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

2020.eko apirilak 07

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen artean atzo, astelehena, apirilak 06, beste 271 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 147 pertsona zigortu zituen, eta Udaltzaingoek, berriz, 124. Bestalde, 8 pertsona atxilotu zituzten arrazoi beragatik.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo, igandea, 815 pertsona identifikatu zituen eta 999 ibilgailu geldiarazi zituen. Kontrol horietan 147 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 7 persona atxilotu zituen atzo.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 645 pertsona identifikatu zituzten, 1.332 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 124 isun jarri zituzten atzo, igandea, egunean zehar.  Horrez gainera, pertsona bakarra atxilotu zuten.

 

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.