Ertzaintzak eta udaltzaingoek beste 211 isun jarri zituzten atzo, asteazkena, alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak ez betetzeagatik

PUBLICACI_N_DATOS_ACUMULADOS_2020-04-30.jpg

2020.eko apirilak 30

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean atzo, asteazkena, apirilak 29, beste 211 akta edo isun abiarazi zituzten koronabirusaren ondorio den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz EAEko Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik. Ertzaintzak 75 pertsona zehatu zituen atzo, eta udaltzaingoek, berriz, 138 salatu zituzten. Bestalde, konfinamendu-neurriak betetzen direla ziurtatzeko egiten ari diren kontroletan udaltzaingoek bi pertsona arrastatu zituzten.

Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezien baitan, atzo 749 pertsona identifikatu zituen eta 787 geldiarazi zituen. Kontrol horietan 75 isun jarri zituen ezarrita dauden egungo mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik, eta inor ez zuten arrastatu.

Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek, berriz, 965 pertsona identifikatu zituzten, 1.427 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 138 isun jarri zituzten atzo, asteazkena, egunean zehar. Horrez gainera, bi pertsona atxilotu zituzten.

 

Datuak lurraldez lurralde banatuta jasotzen dituen taula erantsi da.