Erosketa-turismo arduratsuak proiektu komun batean bat egiten ditu Turismoaren, Merkataritzaren eta Kontsumoaren arloak

CD282463-9CAF-4753-AC7E-3BC5D2F39EEC.jpeg

2020.eko urtarrilak 22

Erosketa-turismo arduratsua da gaur Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Turismoaren Mundu Erakundearen artean sinatutako memorandumaren ardatza

Sailburuak gogora ekarri duenez “euskal retailak turismo iraunkorrago bati egiten dion ekarpena da, bisitariarentzako erakargarriagoa dela eta tokiko populazioari itzulketak egiten dizkiola kontuan hartuta.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Perez Ezquerrak eta Turismoaren Mundu Erakundea(TME) idazkari Elkar Aditze Memorandum bat sinatu dute beren lankidetzan sakontzeko eta helburu komunak lortzeko helburuz, Erosketa Turismo Arduratsua proiektu nagusiarekin.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak garatua da proiektua, TMEko kide afiliatu Basquetourren bitartez, eta integratu egiten du helmuga turistikoen kudeaketa arduratsuaren ideia erosketa-turismoaren kontzeptu klasikoan.

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak gogora ekarri du zein garrantzitsua den “programa aitzindari hau, zeinak turismoaren garapen iraunkor bati gehitzen dizkion euskal merkataritza hurbileko eta berezi baten ahalmenak”.

TMEk egin du gaur egun erosketa-turismoak duen garrantzia, kontuan hartuta mundu osoko helmugak sustatzeko estrategiak aldarazi dituen eragile nagusietako bat bilakatu dela, eta onura asko ekarri ahal izango dizkie tokiko komunitateei eta merkataritzari. Gainera, bermatu duenez, TMEk erabat babesten du proiektu hau, erosketa-turismo arduratsuaren sektorean erreferente bihur dadin.

Sinadura-ekitaldiaren ondoren, Turismoko sailburuorde Isabel Muelak ekintza/performance bat aurkeztu du, euskal saltokiak, beren ezaugarriak, produktuak eta ahalmenak ordezkatzen dituzten aktoreek garatua.

Hasierako fase batean "jarraitasuna izango du elkarren segidako etapetan" Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak identifikatu egin ditu euskal modaren sektoreko 230 agente eta retaileko 166, gastro retaileko 168 eta artisautzako eta produktu berezietako 355, sustatzen diren zirkuitu turistikoetan eskaintzeko.

Ekosistema bat finkatzea da asmoa, turismoaren eta merkataritzaren arteko sinergiak barnean hartzen dituena, eta enfasia jartzen duena identitate kulturala duten produktuen erosketa-turismoan: tokiko industria sortzaileak, kulturalak, artisautzakoak, gastronomikoak, txikizkako negozioak… Ikuspegi berri bat, tokiko industriak barnean hartzen dituena erosketa-turismoan eta lurralde baten balio kulturalen nazioarteko sustapenean.