Eraginkortasun probak Santurtzin.

Santurtzi B87 eraikina Bizkaiko Santurtzi udalerriko Regales kalean dago kokatuta, Kantauriko kostaldean, eta 32 etxebizitza sozialez osatuta dago. Azken bi urteotan VISESAk sustatu du eta, berriki, ALOKABIDEri, etxebizitzen alokairurako sozietate publikoari, eskualdatu zaio. Datozen hilabeteetan, etxebizitza sozialen erabiltzaileek okupatzeko prest egongo dira eraikineko etxebizitzak.

Eraginkortasun probak Santurtzin

AZEB Europako Proiektuaren baitan garatutako metodologia aplikatzeko azterketa-kasu gisa erabili da eraikina. Proiektu horren helburua ia energiarik kontsumitzen ez duten eraikin eskuragarriak lortzea da. Metodo horren aplikazioari esker, AZEB, TECNALIA eta VISESAko bazkideek garatu eta gauzatutako abiarazte-protokolo baten baitan probatu ahal izan dira instalazioak.

2020ko martxoan, etxeko ur beroaren eta berokuntzaren instalazio zentralak egiaztatuko dira, eta, horrela, eraikin osoaren efizientzia ebaluatuko da, gailu bakoitzaren efizientziaren gainetik. Modu horretan, AZEBeko bazkideek eta, oro har, herritarrek zehatz-mehatz jakingo dute zein den eraikinaren benetako errendimendua eta nola ekidin daitezkeen gainkostua eta optimoak ez diren operazioak. Horrez gain, etorkizuneko erabiltzaileen erosotasuna eta energia-horniduren fakturazio justua bermatuko dira.