Energiaren Euskal Erakundeak ematen dituen berriztagarrietarako eta energia-eraginkortasunerako laguntzen epeak luzatuko dira

2020.eko azaroak 26

  • Eskaerak eta inbertsioaren egikaritzapena 2021ean egin ahal izango da

 

Energiaren Euskal Erakundeak erabaki du eskaerak aurkezteko eta inbertsioak egikaritzeko epea luzatzea, energia-hobekuntzako neurriak ezartzeko aurten abian jarri diren dirulaguntza publikoen lerroetako batzuetan. Eraginpeko laguntzen epeak (baina ez zuzkidura) 2021era arte luzatuko dira.

Bilbao, 2020/11/26. Pandemia dela-eta EEEren laguntza-programen eraginpean egon daitezkeen efizientzia-proiektuak eta energia-instalazioak abian jartzerakoan sortu diren zailtasunak ikusirik, zenbait dirulaguntza-lerrotan aurreikusitako epeak aldatzeari ekin zaio, haiek egikaritzeko bidea errazteko, eta, horrela, Energia Trantsizioan zalantzarik gabeko aurrerapena suposatzen duten energia berriztagarrietarako eta energia aurrezteko proiektu garrantzitsuen bideragarritasuna kolokan jartzea saihesteko helburuarekin. Epe horrek ez du ekarriko, inondik inora, epe horien aurrekontu-zuzkidurak handitzea

Zehazki, honako laguntza hauei aldatuko zaizkie epeak: hirugarren sektoreetarako eta Administrazio Publikoetarako laguntzei; berriztagarrietarako (biomasa, geotermia eta autokontsumorako produkzio elektrikoa) laguntzei; eta mugikortasun efizienteko inbertsoetarako laguntzei.

Epe-luzatze hori aplikatuko zaie, bai dagokion dirulaguntza-lerroan aurkezten diren proiektu berriei, bai dagoeneko laguntza emateko ebazpena jaso dutenei.