Elkarrizketa Pedro Azpiazuri ETB-1 eko "Egun on Euskadi" saioan

2020.eko apirilak 06

Ogasun eta Ekonomia sailburu Pedro Azpiazuri elkarrizketa egin diote gaur ETB1-eko Egun On Euskadisaioan.  

Ogasun eta Ekonomiako sailburuak onartu du Covid-19ak ekonomian eta enpleguan izango duen eragina handia izango dela, baina nabarmendu du erakundeek laguntza emango dietela gehien behar duten pertsonei eta enpresei. Hala, lehentasun nagusia osasuna izanik, alor horretan dauden beharrak leuntzeko beharrezko neurriak hartuko direla azpimarratu du; baita enpresen eta langileen beharrak asetzeko ere.

Pedro Azpiazuk adierazi duenez, horrek guztiak gastu handia ekarriko du, baina nabarmendu du Euskadik kontu publiko saneatuak dituela, eta azken urteak superabitarekin daramatzala. "Hori bermea da Gobernuarentzat eta Euskadirentzat", gaineratu du. Hala, agerian utzi du, eragin ekonomikoa arintzeko, beharrezkoa dela enpresak funtzionatzen hastea, nahiz eta segurtasun berme osoa nahitaezkoa dela nabarmendu duen. "Ekonomia eta osasuna bateragarriak dira", gaineratu du.

Azpiazu sailburuak, krisi honen aurrean, Europaren elkartasuna eskatu du. "Beharrezkoa da Europa mailan jardutea. Oraingoz, ez dirudi maila ematen ari denik ", adierazi du.

Joan den larunbatean aurkeztutako aurreikuspenei erreferentzia eginez, Ogasun eta Ekonomiako sailburuak adierazi du datorren urtean hazkunde handia emango dela euskal ekonomian. "Guztion artean egoera honi buelta eman ahal izango diogula uste dut", zehaztu du.