Elkarrizketa Marian Elorzari Onda Vascako "Euskadi Hoy" programan

2020.eko martxoak 25

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, Onda Vascako "Euskadi Hoy" programan elkarrizketatu dute gaur. Bertan, Covid 19ko krisiaren ondorioz hainbat herrialdetan harrapatuta geratu diren eta laguntza eskatzeko Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri diren euskal herritarren datu eguneratuak eman ditu ezagutzera. Hain zuzen ere, 313 dira Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri diren pertsonak; horietatik 150 dagoeneko Euskadira itzuli dira. Gainera, gaur 50 euskaldun gehiago itzultzea espero da.

Elkarrizketan zehar, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak gogorarazi du nola jokatu behar den atzerriko herrialde batean harrapatuta egon eta Euskadira itzultzeko arazoak izanez gero. Hala, azaldu du, harrapatutako pertsonak gertuen duen kontsulatuarekin jarri behar dutela harremanetan larrialdietako telefonoaren bidez, larrialdi kontsularren telefono bidez; eta kontsulatuarekin harremanetan jarri ezin bada, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritzarekin jar daiteke harremanetan kanpolarrialdiak@euskadi.eus helbide elektronikoaren bidez edo 945 01 81 26 telefono-zenbakiaren bidez, eta han erantzungo zaie euren eskaerei eta kontsultei.