Ekainaren 1ean amaituko dira COVID-19ak sortutako krisiaren ondorioei aurre egiteko zergen arloan luzatu diren epeak

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Aldundiak langile autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txikiei gogorarazi nahi die datorren astelehenean amaituko dela aitorpenak eta autolikidazioak aurkeztu eta zerga-zorrak ordaintzeko salbuespenez luzatu zaien epea, baldin eta ez badira baliatu zerga-ordainketa egiteko salbuespenezko gerorapenaz. Era berean, ekainaren 1etik aurrera, Foru Ogasuneko bulegoetan berriro eskainiko dira aurrez aurreko arreta eta erregistro-zerbitzua, aurretiazko hitzorduarekin.

Ekainaren 1ean (astelehena), COVID-19aren ondorioz sorturiko krisi ekonomikoa dela-eta martxoan salbuespenez luzatu ziren zergen arloko hainbat epe amaituko dira.