EHAAk XII. legegintzaldiko Eusko Jaurlaritza berriko sailak eta horien eskumenak zehazten dituen dekretua argitaratuko du

ajuriaenea-1.jpg

2020.eko irailak 06

  • Lehendakariak bi lehendakariordetza eta hamaika sail izango ditu 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, bihar, astelehena,18/2020 DEKRETUA, irailaren 6koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena. Gobernu berriko sail bakoitzaren izena eta eskumen-banaketa zehazten dituen dekretua da. 

Asteartean, hilak 08, EHAAn argitaratuko dira sail berrien buru egongo diren pertsonen izendapenak, bai eta jarraitzen ez dutenen kargu-uzteak ere. Egun horretan bertan, Ajuria Enea Jauregian beren karguei zin egingo diete eta sailak eskualdatuko dituzte. Gainera, asteartean izango da talde berriaren lehen Gobernu Kontseilua, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru dela.

LEHENDAKARIORDETZA BI ETA HAMAIKA SAIL 

Hurrengo Eusko Jaurlaritzak 2 lehendakaritzaorde eta 11 sail izango ditu: 

  1. Lehendakaritza bi lehendakaritzaorderekin.
  2. Segurtasuna.
  3. Lana eta Enplegua.
  4. Gobernantza Publikoa eta Autogobernua.
  5. Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena.
  6. Ekonomia eta Ogasuna.
  7. Hezkuntza.
  8. Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak.
  9. Osasuna.
  10. Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak.
  11. Kultura eta Hizkuntza Politika.
  12. Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa.