EHAAk Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen prestakuntzarako ia 766.000 euroko balio duten laguntzak argitaratu ditu gaur

IVAP.jpg

2020.eko uztailak 13

Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen (IVAP) prestakuntzarako bost deialdi argitaratu dira gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean. Deialdiek, guztira, 765.985 euro dituzte. Zehazki, EHAAk ebazpen hauek argitaratzen ditu:

  • Erakunde eta enpresentzako deialdiaEVETU - Lurralde eta Hiri Antolaketarako Euskal Eskolak antolatutako “2019-2020 Hirigintzako eta Lurralde Ikasketetako XLV. Ikastaro” esparruan praktiketako pertsonak hartzeko. Deialdi honen bidez, IVAPen helburua da ikastaroan eskuratutako ezagutzak eta trebetasunak aplikatzea, eta, horretarako, enpresa edo erakunde hartzailearen lanetan laguntzea praktikak egiteko. 
  • Urte honetan, Euskadiko foru- eta toki-administrazioetan lan egiten duten pertsonen prestakuntza finantzatzeko laguntzen deialdia. Guztira, 703.000 euroko laguntza dira, 218.000 euro foru-administrazioetarako eta 485.000 tokiko administrazioetarako. Helburua da aldundiek eta toki-administrazioek (udal, mankomunitate edo kuadrillak) onetsitako etengabeko prestakuntza-plan eta -programak sustatzen eta finkatzen laguntzea.