EEE Energiaren Euskal Erakundeak kudeatuko ditu urritik aurrera erregai alternatiboez elikatutako ibilgailuentzako MOVES plana

kargagailua.jpg

2020.eko irailak 16

  • Euskadin, Moves programak 4,5 milioi euroko aurrekontua du eta eskaerak egin ahal izango dira urriaren 20tik aurrera helbide honetan: www.eve.eus
  • Energia alternatiboez elikatutako ibilgailuez gain, bizikleta elektrikoen mailegu zerbitzuak, lan alorreko mugikortasun iraunkorraren aldeko neurriak eta elektrizitatea kargatzeko guneen eraikuntza ere diruz lagunduko dira.

Mugikortasun efizientearen eta iraunkorraren aldeko neurriak sustatzea helburu duen MOVES programaren laguntzak datorren urriaren 20an sartuko dira indarrean eta Euskadin Energiaren Euskal Erakundeak kudeatuko ditu laguntza horiek. 4,5 M€ko aurrekontua duen programaren bidez, honako hauek lagunduko dira diruz: energia alternatiboez elikatutako ibilgailuak (ez gasolina edo gasolioa), elektrizitatea kargatzeko guneen instalazioak, bizikletak mailegatzeko sistemen inplementazioa eta lantokietarako mugikortasun iraunkorraren aldeko neurriak.

Gaur Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara eman ondoren, MOVES programaren laguntzez baliatzeko eskaerak urriaren 20tik aurrera egin ahal izango dira www.eve.eus webgunearen bitartez eta urtebete izango da indarrean, gaurtik kontatzen hasita. Gainera, atzeraeraginez erabili ahalko da partikularren aldetik, ekainaren 17tik erositako ibilgailuen kasuan. Programaren dirulaguntzak ez dira bateragarriak helburu bera duten beste programa batzuenekin.

Euskadin bideratuko den diru kopurua 4,5 milioi eurokoa da, eta dirulaguntza jaso dezaketen 4 jarduerak honako hauek dira:

  1. Energia alternatiboez elikatutako ibilgailuen erosketa: 2 M€.
  2. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneen ezarpena: 1,8 M€.
  3. Bizikletak mailegatzeko sistemen inplementazioa: 226.200 €.
  4. Lantokietarako mugikortasun iraunkorraren aldeko neurriak: 452.400 €.

Euskadin, Energiaren Euskal Erakundeak kudeatuko ditu dirulaguntza horiek, eta IDAE Instituto para Diversificación y Ahorro de Energíaren funtsak ditu.

Energia alternatiboen bidezko ibilgailuak

MOVES programari esker, honako energia hauek erabiltzen dituzten ibilgailuak lagunduko dira diruz: gas naturala edo GLP (autogasa), energia elektrikoa modalitate ezberdinetan eta hidrogenoa. Lagunduko den diru kantitatea desberdina izango da ibilgailuaren energiaren eta eskatzailearen arabera; izan ere, dirulaguntza eskatzeko aukera izango dute eskatzaile partikularrek, autonomoek, erakunde publikoek, ETEek eta enpresa handiek.

GLP eta gas naturalaren kasuan (GNC edo GNL), diruz lagunduko diren ibilgailuak N2 eta N3 kategoriako furgonetak dira, eta eskatzaileak partikularrak, autonomoak edo erakunde publikoak badira, jaso dezaketen dirulaguntza hauxe izango da: 3.600€, N2 kategoriako furgonetari dagokionez eta 13.500€ N3 kategoriakoari dagokionez. Ibilgailu zaharra txatar bihurtzea ez da ezinbesteko baldintza izango.

Ibilgailu elektrikoak, berriz, era guztietako modalitateak (bateria bidezko elektrikoak, hibrido entxufagarriak, hidrogenozko erregai pila, etab.) lagunduko dira diruz, eta izan daitezke turismoak, furgonetak edo motorrak (ziklomotorrak, motozikletak eta kuatrizikloak), motorizazio espezifikoak. Dirulaguntzak ezberdinak izango dira, hala nola 750 euro motozikleta elektrikoa erosteko partikular baten aldetik, edo 8.000 euro N2 kategoriako furgoneta elektrikoa erosteko. Txatar bihurtzea ez da ezinbesteko baldintza izango kasu honetan ere; hala ere, txatar bihurtuz gero, eskatzaileak dirulaguntza handiagoa jasotzeko aukera izango du. Kasu horretan, partikular batek erosten duen turismo elektriko hutsagatik 5.500 euroko dirulaguntza jasoko du.

Ibilgailuaren eroslea mugikortasun urritua duen desgaitu bat bada, eta ibilgailua egokitu behar bada, dirulaguntzaren kantitatea 750 euro areagotuko da.

Atal honetan emango den diru kantitatea, orotara, 2.035.800,45 eurokoa da.

Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegituren ezarpena

Diruz lagunduko dira kudeaketa publikoa zein pribatua duten ibilgailu elektrikoentzako baterien karga-sistemen instalazioak; baita ibilgailuak kargatzeko aurreinstalazio elektrikoa jabeen elkarteetan ere.

Dirulaguntza hori kostu lagungarriaren % 30 izango da pertsona juridikoen kasuan eta % 40, ordea, fisikoei, jabeen elkarteei eta erakunde publikoei dagokionez. Dirulaguntzaren gehieneko kopurua 100.000 eurokoa izango da onuradun bakoitzeko.

Atal honetan emango den diru kantitatea, orotara, 1.809.600,40 eurokoa da.

Bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemen ezarpena

Bizikleta elektrikoak mailegatzeko sistemak abiaraziko dituzten erakundeek edo udalek aukera izango dute dirulaguntza hauetaz baliatzeko. Dirulaguntza kostu lagungarriaren % 30 izango da eta eskatzaileko muga 100.000 eurokoa izango da. Diruz lagunduko dira honako hauek: proiektuaren fasea eta obra zibila, ainguraketak eta sistemaren oinarriak, bizikleten erosketa eta mailegua kudeatzeko beharko den sistema informatikoaren gastuak.

Atal honetan emango den diru kantitatea, orotara, 226.200,05 eurokoa da.

Lantokietarako mugikortasun iraunkorraren aldeko neurrien ezarpena

Lantokietan edo lan jardueretan mugikortasun iraunkorra hobetzeko neurrien ezarpena lagunduko da, horrelakoetan ibiltzen diren langileen, bezeroen eta gainerako erabiltzaileen aldetik; laguntzen barruan sartzen dira haien joan-etorriak oinez edo bizikletaz egiteko (aparkalekuak egiteko inbertsioak, aldagelak jartzeko, etab.), autobus lanzaderen inplementazioa, garraio publikoaren sustapena edo autoak partekatzeko sistemen ezarpena.

Atal honetan emango den diru kantitatea, orotara, 452.400,10 eurokoa da.

 

ERANSKINA

 

Txatar bihurtu gabe Ibilgailu bat eskuratzeko dirulaguntzaren zenbatekoa:

 

Motorizazioa

Kategoria

TOGM (kg)

Ibilgailuaren salmentako muga-prezioa (€)

Dirulaguntza (€)

Txatar bihurtu gabe

Pertsona fisikoak, Autonomoak, Jabe.Erkid., Erakunde publikoak

ETE

Enpresa handia

PGL, autogasa edo bifuela

N2

3.600

2.250

1.800

N3

18.000 baino gutxiago

5.400

18.000 edo gehiago

13.500

GNK, GNL edo bifuela

N2

4.500

2.250

1.800

N3

18.000 baino gutxiago

6.300

5.400

18.000 edo gehiago

13.500

13.500

 

Motorizazioa

Kategoria

Autonomia (km)

Ibilgailuaren salmentako muga-prezioa (€)

Dirulaguntza (€).
Txatar bihurtu gabe

Pertsona fisikoak, Autonomoak, Jabe.Erkid., Erakunde publikoak

ETE

Enpresa handia

Erregai-pila (FCV, FCHV)

M1

4.000 (1)

PHEV, REEV, BEV

M1

30 edo gehiago eta 90 baino gutxiago

45.000
(3)

1.900 (1)

1.670

1.600

90 edo gehiago

4.000 (1)

2.920

2.190

PHEV, REEV, BEV, erregai-pila (FCV, FCHV)

N1

30 edo gehiago

4.400 (2)

3.630

2.900

M2, N2

8.000

6.000

5.000

M3, N3

15.000

BEV

L6e

600

L7e

800

L3e, L4e, L5e; P ≥ 3kW

70 edo gehiago

10.000

750

750

700

    1. M1 kategoriako ibilgailuak mugikortasun urriko pertsona fisiko desgaituek eskuratzen dituztenean, eta ibilgailu egokitua izanez gero, laguntzaren zenbatekoa 750 € gehituko da.
    2. N1 kategoriako ibilgailuak mugikortasun urriko profesional autonomo desgaituek eskuratzen dituztenean, eta ibilgailu egokitua izanez gero, laguntzaren zenbatekoa 750 € gehituko da.
    3. 53.000 € 8 plazako BEV ibilgailuetarako, baldin eta azken onuraduna edo hartzailea administrazio publiko bat edo onura publikoko entitate edo erakunde errekonozitu bat bada, nagusiki, gizarte-zerbitzuak edo irabazi-asmorik gabekoak ematen dituena.

 

 

Ibilgailu bat txatar bihurtuta ibilgailu berri bat eskuratzeko dirulaguntzaren zenbatekoak (aurreko taularekiko igoera duten zenbatekoak baino ez dira adierazten):

Motorizazioa

Kategoria

Autonomia (km)

Ibilgailuaren salmentako muga-prezioa (€)

Dirulaguntza (€)

Txatar bihurtuta

Pertsona fisikoak, Autonomoak, Jabe.Erkid., Erakunde publikoak

ETE

Enpresa Handia

Erregai-pila (FCV, FCHV)

M1

5.500 (1)

PHEV, REEV, BEV

M1

30 edo gehiago eta 90 baino gutxiago

45.000
(3)

2.600 (1)

2.300

2.200

90 edo gehiago

5.500 (1)

4.000

3.000

PHEV, REEV, BEV, erregai-pila (FCV, FCHV)

N1

30 edo gehiago

6.000 (2)

5.000

4.000

M2, N2

M3, N3

BEV

L6e

L7e

L3e, L4e, L5e; P ≥ 3kW

70 edo gehiago

10.000

  1. M1 kategoriako ibilgailuak mugikortasun urriko pertsona fisiko desgaituek eskuratzen dituztenean, eta ibilgailu egokitua izanez gero, laguntzaren zenbatekoa 750 € gehituko da.
  2. N1 kategoriako ibilgailuak mugikortasun urriko profesional autonomo desgaituek eskuratzen dituztenean, eta ibilgailu egokitua izanez gero, laguntzaren zenbatekoa 750 € gehituko da.
  3. 53.000 € 8 plazako BEV ibilgailuetarako, baldin eta azken onuraduna edo hartzailea administrazio publiko bat edo onura publikoko entitate edo erakunde bat bada, nagusiki, gizarte-zerbitzuak edo irabazi asmorik gabekoak ematen dituena".